exteriores_02

Puerta de Bilbao Hotelak joan den abuztuaren 2an zabaldu zituen bere ateak Barakaldon, Bilboko erdigunetik minutu gutxitara, eta aireportuarekin eta Bizkaiko gune interesgarri nagusiekin ezin hobe konektatuta.

Lau izarretako hotel berri honek zerbitzuen proposamen anitza eta osatua eskaintzen du, haurrak dituzten familiei, bikoteei, edo lanagatik lekualdatzen den edozein profesionali egonaldi atsegin bat eskaintzeko diseinatua.

Hotelak 203 gela ditu, espazio-premia guztietara egokituak, eta ekipamendu osatu batez hornituta: plasma telebista nazioarteko kanalekin, wifia, aire egokitua, kutxa gotorra, bainugela osatua…

Guztientzat diren guneen artean nabarmentzekoa da jatetxe atsegina, non euskal sukaldaritza tradizionala gaurko ukituekin dastatu ahal izango duzuen, edota askotariko buffet gosariak ere. Talde handientzat diseinatutako guneez gain, bankete-aretoak edo bilera-aretoak ditugu, besteren artean.

Eskaintza horrekin batera aisiarako eta erlaxatzeko pentsatutako espazio ugari daude, besteren artean, gure lobby barra, gure chill out gunea mendietara begira eta terraza zabal bat kanpoko igerileku batekin.

Buelta bat eman nahi duzu?

Puerta de Bilbao Hotelaren eskaintza oso anitza da, bere instalazioetan ez ezik horietatik kanpo ere. Hotela familia osoarentzat pentsatuta dauden merkataritza eta aisiako lokalez betetako inguru batean egoteaz gain, metrotik gertu dagoenez eta bertatik autobidera erraz iritsi daitekeenez, minutu gutxi batzuetan bisitatu ahal izango dituzu Bilboko eta inguruetako leku interesgarri nagusiak, besteren artean, Guggenheim Museoa, Meaztegi golf-zelaia, Zubi Esekia, Gaztelugatxeko San Juan…

Eta aparkatzea ez da arazo! 100 plazako aparkaleku bat dugu auto-ilaretan geldituta egon ez zaitezen edota leku bila, eta zure egonaldiaz gozatzeaz bakarrik kezkatu zaitezen.

0 Comments

Leave your comment