WhatsApp Image 2017-10-10 at 21.55.47 (1)

Puerta de Bilbao Hotelak, Barakaldoko tokiko kirola bultzatzearen alde egin duen apustuan, babesle izateko bi akordio lortu ditu saskibaloiko Ausarta Barakaldo taldearekin eta Barakaldo CFrekin., hurrenez hurren.
Talde hori-beltza, orain Bigarren Maila Bn diharduena, hoteleko instalazioetan izan zen joan den abuztuan beren babesle berria zuzenetik ezagutzeko. Bazkari bat ospatzeko aukera hobezina, oinarri-futboleko ordezkariekin batera, hoteleko kudeatzaileak eta beste enplegatu batzuk izan ziren bertan, hotela babesle izango den 2017/18 denboraldi berria abiarazteko. Bisitaldian zehar, talde teknikoak, zerbitzu medikoak eta jokalariek eraikina osatzen duten gelak eta artea ezagutzeko aukera izan zuten Ignacio Barberíaren (Hoteleko Gerentea) eta Roberto Delgadoren (Hoteleko Zuzendaria) eskutik.

Babesa Barakaldoko kirolari

Hotelak tokiko kirola bultzatzeko ekimenak ez dira hemen amaitzen, ordea. Futbolarekin gertatu bezala, Puerta de Bilbao Hotelak tokiko saskibaloiaren alde ere egiten du apustu. Hala, joan den irailean iragarri zuen Emakumezko Bigarren Mailako Ausarta Barakaldo EST taldearen babesle izango zela hiru denboraldiz. Neskek aukera paregabea izan zuten hedabideen eta tokiko agintarien aurrean ofizialki aurkezteko, hoteleko Gala Aretoetako baten leku paregabean.

Ekitaldira bertaratu ziren Bizkaiko Eskubaloi Federazioko lehendakari Koldo Mendia eta Barakaldoko alkate Amaia del Campo, baita udalerriko beste ordezkari politiko batzuk ere. Handiro egindako jendaurreko aurkezpen horretan jokalariek euren kirol apustua adierazi zuten 2017/18 denboraldi honetarako.

Aurretik aipatutakoaz gain, Puerta de Bilbao Hotela bi taldeak kontzentratzeko Hotel Ofizial bilakatu da babes akordio horien ondoren. Partida eta lekualdaketa bakoitzaren aurretik atseden hartzeko eta norbere baitaratzeko leku aproposa.

Honen bidez nabarmendu nahi dugu Barakaldoko kirolarekin Puerta de Bilbao Hotelak hartua duen konpromisoa, gure babes osoa emateaz gain arrakasta handienak lortzea opa dioguna denboraldi honetan eta datozenetan.

0 Comments

Leave your comment