Gastronomia

Gozamen hutsa zentzumenentzat.
  • Kalitateko gastronomia prezio egokian.
  • Lobby Barra.
  • Eguneko menua, karta eta exekutibo-menuak.
  • Show Cooking.
  • Ospakizunetarako menuak.
  • Gosari ikusgarriak.
  • 'Chill Out' terraza zabala.
  • Afari tematikoak.
01
'LA RIBERA' JATETXEA

Bon Appetit

Produktu-sukaldaritza, euskal sukaldaritza tradizionala gaurko ukituekin, garrantzizko osagaitzat kalitatea eta zaporeak dituena, giro epel eta eroso batean.

Espazio eta proposamen anitzak ditugu: mokadu informalak edo snackak gure Lobby Barran, edota gure menuak eta karta gure ardoekin lagunduta La Ribera Jatetxean, edo cocktail landu bat gozatzeko aukera gure chill out terrazan eta igerilekuan.

  • Eguneko menua.
  • Asteburuko menua.
  • Ekitaldi berezietarako menuak, familiarteko edo lagunarteko ospakizunetarako, eta enpresentzako.
  • 100 mahaikiderentzako edukiera.
02
BUFFET GOSARIAK

Egun on

Has ezazu eguna modu osasungarri eta orekatu batean. Gure buffet gosariak lehen markako produktu-sorta zabala eta kalitate egiaztatua dutenak eskaintzen dizkizu, opilak, iberikoak, fianbreak, gaztak, askotariko frutak, jogurtak. Gure sukaldari taldeak nahi duzuna prestatuko dizu momentuan gure Showcoocking ikusgarrian. Gainera, oso goiz bazabiltza gure buffeta zabaldu aurretik gosaltzeko aukera eskaintzen dizugu, eguna merezi duzun bezala hasteko.

Eta txikienentzat ere gune bat dugu opil bereziekin, txokolateekin, gailetekin, irabiatuekin, eta baita janari beroekin ere.